Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

AUPA

05/11/2008 GMT 1

HEZKUNTZA BALIABIDEAK HAUSNARTZEN

jaionee @ 22:06

Nik aukeratutako estekak hauek izan dira:

1.1 Estimulación temprana y educación infantil

http://estimulacionydesarrollo.blogspot.com/search/label/an??cdotas%20de%20los%20peques

Esteka honek nahiko interesgarria iruditu zait informazioaren aldetik. Umearen zirikapen eta garapen neurologikozko informazioa agertzen da eta bizitzako etapa garrantzitsua denez, honen informazio zehatza izatea ona da behar denean begiratu ahal izateko.

Umearen garapena hoberena izan behar da eta zirikapenaren bitartez umeari lagundu ahal zaio. Edozain defizit garapenean arazoak ekar ditzake arretan, erlazioetan nahiz jarreran. Horregatik uste dut garapenaren atentzioa funtsezkoa dela aurrerago agertu daitezken arazoak saihesteko.

 1.2 La tecnología al servicio de la educación para niños con discapacidad

Bideoan ikusten den bezala teknologia ume minusbaliatuen zerbitzuan dago baita ere.

Uste dut idei honekin lortzen diren helburuak askosaz zabalagoak direla. Sindrome de Down duen ume bati adibidez ideiak hobeto barneratzen zaizkio azaldutakoa irudien bidez baldin bada (ordenagailuaan kasu honetan). Errazagoa da berarentzat irudi bat oroitzea hitz bat baino, beraz ordenagailuaren bidez eta irudiekin jolastuz ikaragarria da ikasi dezaketena.

1.3 Atención educativa para alumnos de origen extranjero -La despensa educativa-

http://marenas.wordpress.com/2007/10/19/atencion-educativa-para-alumnos-de-origen-extranjero/

Despentsa hezigarri bat da non proposamenak, materialak eta baliabide hezigarriak aurkitzen dira, heziketaren munduan daudenen lanaren laguntza izateko.

Bakoitzak bere esperientziak eta ideiak sartu ahal ditu blog hontan.

Blog interesgarria dela uste dut hezkuntzako profesionalen iritziak eta batez ere esperientziak oso baliogarriak izan daitezkelako beste batek eredu berdina jarraitzeko edo nola ez besteen akatsetaz ikasteko.

1.4 Educate street

http://educarc.blogcindario.com/2007/08/01592-antologia-de-webs-sobre-ensenanza-y-educacion-4.html

Web honen barnean beste 15 web desberdin daude. Guztiak irakaskuntzarekin serikusia daukatenak: Programa hezigarriak, eskola-porrotako informeak, ikasketa teknikak...

Irakasle batentzat bere garapenerako funtsezkoak izan daitezketen informazioak direla uste dut. Informatu daiteke interesatzen zaion gaitaz eta bere eguneroko lanan aplikatu.

Esteka interesgarriak hezkuntzarako:

http://dewey.uab.es/pmarques/ee.htm

Hezkuntza bereziaren hainbat kontzeptu eta honekin erlazionatutako bibliografia.

http://www.educacioninicial.com/ei/areas/musica/index.asp

Musika umearen lenguaia garapenean duen garrantzia.

http://www.fad.es/contenido.jsp?id_nodo=67

Antzerkia hezkuntzarako tresna bezala erabiltzen duen programa mota bat.

29/10/2008 GMT 1

ZER DA WIKI BAT?

jaionee @ 19:53

Wikia webgune mota bat da(hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar").Webgune honetan, erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzazkete. Era horretan, elkarlana bultzatzeko modu egokienak izaten dira, beti ere entziklopedia erraz sor daitezke, gai bati buruzko garapena egin… Aise alda daitekeen web orri bilduma da.

Wiki webgune batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.

 

23/10/2008 GMT 1

HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIAK

jaionee @ 17:02

Nire ustez, gaur egungo gizartean teknologia oso baliogarria da eta batez ere hezkuntza arloan.

Ikasleei errastazun pila eskaitzen dizkie; informazioa nahi den momentuan eskura daiteke eta beraien artean informazioa trukatu ahal dezakete.

 Irakasleentzat baita hobekuntza ikaragarria dela uste dut; azterketak prestatu ahal dituzte, klasean azlpen argiagoak eman ahla ditzazkete (adibidez irudiekin) eta beraiendako askosaz erosoagoa da.

Interneten teknologia hezkuntzarekin ze nolako serikusia duen aurki dezakegu.

 Web orria:

http://www.didakteka.santurtzieus.com/index.php/Hezkuntza_eta_teknologia

 Hainbat bideo:

16/10/2008 GMT 1

PRAKTIKA (GALDERAK ETA ERANTZUNAK)

jaionee @ 20:17

images10.jpg

1. GAUR EGUN INFORMATIKA ETA TELEKOMUNIKAZIOEKIN BATERA DOHALA ESATEN DA, ZERGATIK?

Telekomunikazioa mezu bat toki batetatik bestera bidaltzeko erabiltzen den teknika bat da.
Mezu hauek bidali ahal izateko tresna edo objetu elektronikoak (adibidez mugikorra, ordenagailua...) funtsezkoak dira eta hauek informatikarekin zerikusia dute.

2.GIZARTE DIGITALA, ARO DIGITALA, MUNDU DIGITALA, URRADURA DIGITALA ETA KONPETENTZIA DIGITALA. ZER DA DIGITALIZAZIOA?

Informatika esparruan erabiltzen den terminoa da.
Magnitude analogikoak diskretu bihurtzeko prozesua da digitalizazioa, hau da, informazioa zenbaki bidez kodeatzea da.

3. ORDENAGAILU BATEK SEINALE DIGITALAK, BATEKOAK ETA ZEROKOAK, ERABILTZEN DITUELA ESATEN DA, ZERGATIK?

Ordenagailuak biltzen duten informzioa kode baten bitartez transmititzen dutelako eta kode hauek 0 eta 1 zenbakiak dia (0 seinalea ez dagoenean eta 1 seinalea baldin badago).
Baloreak konkretuak dira eta hauei seinale digitalak deitzen zaizkie.

4. ZEIN DA HARDWARE ETA ZEIN SOFTWARE?

HARDWARE: Sagua, RAM memoria, transistorea, mikroprozesadorea eta bozgoragailuak.

SOFTWARE: Adobe Reader, MacOS X., Open Office, Windows XP, Linux, Karpeta eta fitxategia.

5. ZER DA ZIRKUITU DIGITAL BAT, ATE LOGIKO ETA BOOLEN ALJEBRA?

ZIRKUITU DIGITAL: Urruneko datuen berreskurapen eta bilketan oinarritzen den metodo bat da.

ATE LOGIKOA: Sarrera logiko bat edo gehiagorekin irteera logiko bat inplementatzen duen zirkuitua da. Normalean, Booleren aljebran oinarrituta daude.

BOOLEN ALJEBRA: Estruktura algebraikoak dira, Y, O eta NO eragiketa logikoen "esentzia" atzematen dituztenak baita lotura, ebaketa eta osagarrien eragiketenak ere.

6. IRUDI, SOINU ETA BIDEO FORMATU DESBERDINAK BILATU ETA SAILKATU.

IRUDI FORMATUAK: JPEG, GIF, JIF, BMP, MNG, RLE.

SOINU FORMATUAK: MP3, WAV, MOD, MTM, S3M.

BIDEO FORMATUAK: MOV, Win DVD, Avi, Divx, MPGE, IFF.

7. BILATU SISTEMA INFORMATIKO BATEN HARDWARE IRUDIAK GOOGLEN.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!